XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERDI-AROKO ARTEA Erdi-aroan ere, Europako mendebaldeko kultura orokorra ez zen gauza monolitiko bat, herriak elkarren arteko har-emanak aski libreak eta zabalak zituzten, kulturak ez zuen mugarik, baina hala ere herri bakoitzak bere era berezia agertzen du, toki bakoitzeko hezikera giroak eraginik.

Euskal Herrian Erdi-aroaren lehen parteko materialik oso gutti heldu zaigu gure gizaldira arte.

Arkahiako pontea, Ziortzako hilobia eta beste gauza gutti batzuk ditugu bizigotiku agiritzat.

Karolingio aztarnak berriz Aralarko San Migelen, eta bizantino esmaltedun erretaula toki berean.

Arginetako hilobiak (IX. mendekoak), Astigarribiako elizaren sortaldeko horma eta beste.

Urri dira arkeolojiak argitu dituen agiriak.

Baina Erdi-aroaren bigarren parteaz atera genezake esatekorik.

Egia esan, oso nekeza da bertakotasunaren indarra monumentu handietan arkitzea, garaiko estilo modaren korrenta eliza handiak eginaz sartzen zelako, bai hemen eta bai beste erresumetan.

Baina, hala ere, erromanikoa tokian tokiko herri artearekin asko baliatu zen, eta gure lurretan ere badu horrelako adigarririk.

Erromaniko artearen aberastasuna eta ugaritasuna argi ta garbi nabari da Nafarroan eta Araban, zerbait guttiago Zuberoan eta Baxenabarren, eta urri Bizkai-Gipuzkoetan.